euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal Besta bertan behera geratu da, baina aita Anttonek piknikaren meza emango du online euskaraz eta ingelesez

2020/06/07

Non: San Frantzisko, AEB

Berez, urtero Petaluman egiten duen Euskal Besta bertan behera utzi du San Frantziskoko Euskal Etxeak, COVID-19gatik, eta ez du iragarri bertsio birtualik, baina normalean piknikari eta Euskal Bestari hasiera ematen dion meza bai emango duela internetez, euskaraz eta ingelesez, aita Antton Egiguren AEBetako euskaldunen omonier edo kapelau den apaiz frantziskotarrak. Kalifornian goizeko 9:00ak direnean, Euskal Herriko 18:00etan izango da, St Patrick eta Our Lady of Mercy parrokiako Facebookez.

Gogoratu aurten 60 urte betetzen ari dela San Frantziskoko Euskal Etxea.

besteak beste, San Frantziskoko Jean Acheritogaray, Chinoko (Kalifornia) Isidore Camou (81 urte) eta Caldwell-go (Idaho) Leonard Mallea (95 urte) gogoan.

Mezan irakurri eta kantatuko diren kantu eta irakurgaiak, hemen.

Hau da atzoko euskara/ingelesezko errosarioaren bideoa:

-Ekimenak Estatu Batuetako Diasporaren Artzain Ona euskal elkarte katolikoaren babesa dauka



Komentarioak

  • SFO Besta meza tenorea

    Bi mezu pasatu dizkigute, batean igande hontako meza 10:00etan zela esanez eta bestean 9:00etan zela. Badirudi tenore zuzena 9:00etan dela, orain arte igandero izan den bezala (aldatuko da). Barkatu eragozpenak.
    EuskalKultura.eus

    EuskalKultura.eus (Donostia-San Sebastián), 2020/06/06 01:37

« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia