Larunbat honetan, Basque Cultural Center-Gure Euskal Etxeak 'Drive Through' ekitaldia prestatu du dirua biltzeko. Menua: Bildots saiheskiak, txahal egosia, patata erreak, barazkiak, gazta eta euskal pastiza. San Frantziskoko Zazpiak Bat dantzariak arduratuko dira animazioaz. Parte hartzeko txartelak 50 dolarrekoak dira pertsonako. Aldez aurretik erosi behar dira, hemen. Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara pasa behar da janari bila autoz.
Ikusi albistea eta xehetasunak hemen.