Ikastea eta elkartzea. Uztailaren 4 eta 5ean, larunbat-igandez, Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeak euskal dantza ikastaro trinko bati emango dio abegia.
Bi egun izango dira, dantzaren bidez gure kultura ikasten, partekatzen eta sakontzen emanak.
Aukera berri bat partaideak talde gisa hazteko, dantza berriak ikasteko eta pasio hau partekatzen duten besteekin harremanetan hasteko/segitzeko xantza berria.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


