euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Dan Ansotegui eta John Ysursa euskal historiaz mintzo, euskal janaria eta Mattin Etchamendy

2026/10/09

Non: Hailey, Idaho, AEB

Beste urte batez, euskal komunitateak parte hartuko du Idahon klasiko bat den "Trailing of the Sheep" (Ardien Ibilaldia) ekimenean, Idahoko ardi-industriaren urrezko aroa gogorarazten duen jai-giroko ospakizuna, jende asko mugiarazten duena eskualdera.

Urriaren 9an, arratsaldeko 7etan, "Sheep Tales" (artzain giroko ipuinak) eta "Basque Cuisine in the West: From There to Here and Past to Present" (Mendebaldeko euskal sukaldaritza: handik hona eta iraganetik orainera) izeneko aurkezpena egingo dira The Argyros-en. Prezioa: 25 $.

Dan Ansotegui sukaldaria —Boiseko Bar Gernika sortu zuen eta bertako lehen nagusia izan zen eta hiri berean Ansots Basque Chorizos & Catering sortu eta kudeatzaile da egun, James Beard sarirako hautagai ere izan zena— izango da hizlari nagusia. Haren amonak, Epi Inchaustik, euskal ostatua izan zuen Hailey-n XX. mendearen hasieran, eta sukaldari gisa euskal komunitateko berrogeita hamar bat morroiri ematen zien jaten.

Ansoteguirekin batera mintzatuko da John Ysursa historialaria, euskal boisetarra hau ere, Amerikako Mendebaldeko euskal diasporan aditua; eta Patty Miller, Boiseko Basque Museum & Cultural Center-eko (Euskal Museoa eta Kultur Zentroa) Basque Community History Project (Euskal Komunitatearen Historia Proiektua) egitasmoko zuzendaria.

Hailey-n eta Boise-n garai batean ugari ziren euskal ostatuei buruz, Euskal Herriko baserri tradizionalez eta baita euskal immigranteek jaten zituzten elikagaien inguruan ere arituko dira; hauen artean zeudelarik besteak beste, piperrak, patatak, babarrunak eta artoa bezalako oinarrizko produktuak.

Egun osoan barrena, artzain-txakurren lehiaketa (National Point Qualifying Sheepdog Trials) egingo Buttercup Road-en.

Saltoki orokorrak egongo dira —guztira 30 bat—, eta jatekoa ere, Gooding-eko Euskal Etxearen (Gooding Basque Association) eskutik.

Boiseko Oinkari euskal dantza taldekoek ere parte hartu eta plazaratu eta karrikaratuko dituzte euren dantzak.

Amaiezu begiratua euskaraz idatzitako poema honi, Mattin Etchamendy Arizona/Kaliforniako artzain ezterenzubiarrak bihotzez eskainia (jatorrikoa euskaraz, itzuplena ingelesera). Aupa Mattin!



« Urria 2026 »
 
 
 
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia