euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Bigarren Gastrosession saioa Euskal Etxeko Sukaldean: gaur kokotxak eta legatza sagardo erara

2024/04/10

Non: Madril, Espainia

Apirilaren 10ean, asteazkena, 19:30etan, bigarren Gastrosession saiora gonbidatzen du Madrilgo Euskal Etxeak bere Sukaldean. Oraingoan, "Euskal Etxeko sutegietan dabilen bazkide trebe bat izango da Sukaldaritzarako duen grina ezaguna nabarmenduko duena, bere curriculum gastronomikoko parte baititu EEko bazkari eta afari ugari prestatu izana". Prestatuko duen platera, kokotxak eta legatza sagardo erara. Prestatutako menua partehartzaileen afaria izango da.

Edukiera mugatua: 15 pertsona, bazkideek lehentasuna dutelarik. Prezioa, bazkideak 20 € (klasea eta afaria barne, edariak ez). Bazkide ez direnak: 30 €.

Beharrezkoa da aldez aurretik Euskal Etxeko Administrazioan ordaintzea edo banku-transferentziaren egiaztagiria posta elektronikoz aurkeztea adm@eetxea.e.telefonica.net helbidean. Izenak ordainketa egindako ordenean zerrendatuko dira. On egin!



« Maiatza 2024 »
 
 
21
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia