Larunbat-igandez euskal besta programa ofiziala Euskal Etxearen egoitzan egin ondoren, astelehenean, maiatzaren 26an, Memorial Day eguna eta jai publiko eguna AEBn, 'Euskal gosaria' Wool Growers euskal ostatuan, goizetik eguerdira 'gosaria', eta arratsalde osoan kontu kontari, familiak eta lagunak elkar agurtu eta solasean, kantuz...
Bertatik pasatuko dira bertako euskal komunitatea eta beste herri eta estatuetatik etorritako euskaldunak, molde xaharrean 'gosaldu', lagunekin solastu, traguren bat hartu eta, nahi duenak, Durangoko Luhartz banda lagun, erritmo euskal-amerikar batzuen pean dantzatzeko.