Elkoko National Cowboy Poetry Gathering-en baitan, asteartean, urtarrilaren 27an, euskal gazta tarta tailerra, bertako Ogi Deli jatetxeko Choch Goicoechea eta Carolyn Walther-ek emana (13:00 - 16:00, 100 dolar); eta txorizo tailerra, Dan Landak emana (9:00- 12:00, 100 dolar). Bertako euskaldun gehiago ere badira ekitaldietan partaide, esaterako, edariak zerbitzatzeari buruzko Tailerrean Nick Heguy (15:00 - 16:30, 85 dolar). Eta asteazkenean, 9:00etatik 12:00etara, Mike eta Terri Landak, kombucha prestatzen ikasteko tailerra emango dute (85 dolar).
Eta Elkoko Ogi Deli jatetxe euskaldunak saltokia eta janari-zerbitzua dauka Convention Center-eko lobbyan.
Ekitaldi batzuk ere Elkoko Euzkaldunak Euskal Etxearen egoitza eta instalazioetan egingo dira, herriko jatetxeen artean Star Hotela (1910etik euskal estilokoa eta euskal jabegopean) eta Toki Ona dituen Elkon.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


