euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Bertso saioa AEBko eta Europako bertsolariekin: tartean Nerea Ibarzabal, Maddalen Arzallus...

2024/03/09

Non: So San Frantzisko, AEB

Martxoaren 9an, larunbata, San Frantzisko eta inguru zabal bateko bertsozaleen bilgarri izango den egun aberats bari emango dio abegia gaur South San Frantziskoko Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center-en egoitza handiak. 2024ko NABO Bertso Saio nagusiak Euskal Herritik propio gonbidatutako Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein) eta Maddalen Arzallus (Hendaia) ekarri ditu, eta heiekin batera arituko dira Estatu Batuetako Johnny Curutchet (San Frantzisko), Martin Goicoechea (Rock Springs, Wyoming), Todor Azurtza (Boise) eta Oier Pastor (San Frantzisko).

Gai-jartzailea Mikaela Goicoechea izatea, alegia Martinen alaba, hondarreko hiru bat urteetan erabat euskaldundu den 24 urteko gazte wyomingdarra, egun zinez euskara ederra mintzo duen euskaltzalea, aita ezin harroago daukala.

Hor izanen da baita ere Xabi Paya bertsolaria, bapateko bertsoei aldibereko ingelesezko itzulpena emateko lanetan, eta Valerie Arrechea, Philippe Acheritogaray eta bolondres gehiagoko talde bat laguntzaile, guztia ixtantean pantailan ezartzen, euskara jakin ez edo aski ongi ulertzen ez dutenentzat. Ez dira urrun ibiliko Frantxua Bidaurreta eta Kalifornia eta inguruko hainbat lagun euskaltzale.

Saioaren ondoren, aretoa garbitu eta prestatu, mahaiak ezarri eta afari herrikoia sala berean, eta afarian ere arituko dira berriz ere hain segur bertsolariak, musika animazioa Nevadatik jetorriko den Mercedes Mendive elkotarraren eta bere akordeonaren eskutik.

Mila esker handi bat ekitaldiko antolatzaile, babesle eta laguntzaile guzieri!

Joan den asteko kronikan aipatu bezala, Estatu Batuetako bertsozaleek egun handia ospatuko dute heldu den larunbatean, martxoaren 9an, San Frantziskon, bertako Gure Euskal Etxeak abegia emanen baitio 2024ko NABO Bertso Saio nagusiari,

Mila esker handi bat ekitaldiko antolatzaile, babesle eta laguntzaile guzieri!

Argibide gehiago eta xehetasunak 2024ko Bertsolari Egunaz


2023ko Bertsolari Saioa, leku berean



« Maiatza 2024 »
 
 
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia