Bideo honetan ikus daitekeen dantza agerpena, Buenos Airesen eskaini zitzaion Euskal Herriaren ohoretan egindako 'Buenos Aires celebra' jardunaldira bertaratu zen publikoari, abuztuaren 28an, 2011. Bistan denez, aurreskua eta tangoa, tangoa eta aurreskua nahasten ditu. Koreografia Buenos Airesen euskal dantza irakasle eta sortzaile diharduen Aitor Alava dantzariari zor zaio eta Diasporan euskal kultur alorrean egiten ari diren gauzen erakusle izan daiteke. Anitza da hor ere Diasporaren ekarpena lokarri dugun kulturari (irudia Hernan de Renteria; eskerrik asko Belen Girasole).