euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Waterpoloko Euskal Selekzioak brontzezko domina irabazi du EU Nations txapelketan (Naiz-en)

2022/06/17

Emakumezkoen EU Nations 2022 txapelketak kontinente osoko 8 selekzio bildu ditu hiru egunez Brno-ko (Txekiar Errepublika) Za Lužánkami igerilekuan: Gales, Austria, Ingalaterra Red, Hungaria, Txekiar Errepublika, Ingalaterra White, Irlanda eta Euskal Selekzioa bera.

Lotura: Naiz

Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak brontzea eskuratu du Brnon-n (Txekiar Errepublika) jokatutako EU Nations 2022 nazioarteko txapelketan. Europako Igeriketa Ligak antolatutako txapelketa da hau; alegia, igeriketa arloko diziplina oro erregulatzen duen elkarteak antolatutakoa.

Neskek bi garaipen lortu zituzten B multzoan, Gales eta etxeko selekzioaren aurka, eta galdu egin zuten Ingalaterra Red taldearen aurka. Emaitza hauek finalerdiak jokatzeko txartela eman zioten eta Hungariaren aurka porrota jaso zuen. Selekzio hungariarra izan zen txapelketako talde irabazlea eta Ingalaterra Red, azpitxapelduna.

Hirugarren postua lortzeko borrokan, euskaldunak Ingalaterra White taldearen aurka neurtu zituzte emaitzak eta garaipen estua eskuratu zuten (11-10). Honenbestez, hirugarren postua eta brontzezko domina irabazi zuten.

Emakumezkoen EU Nations 2022 txapelketak kontinente osoko 8 selekzio bildu zituen pasa den asteburuan, hiru egunez, Za Lužánkami igerilekuan: Gales, Austria, Ingalaterra Red, Hungaria, Txekiar Errepublika, Ingalaterra White, Irlanda eta Euskal Selekzioa bera.

Imanol Maiza eta Gorka Sánchez hautatzaileek, txapelketaren amaieran, oso positiboki baloratu dute neskek egindako lana, partida guztietan borrokatu baitute eta jarrera bikaina izan baitute.

Gizonezkoen Euskal Selekzioak bi aste barru hartuko du parte txapelketa honetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia