euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Frantsesera itzuli dute Uriberen 'Elkarrekin esnatzeko ordua' (Busturialdeko Hitzan)

2018/11/20

Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberria frantsesera itzuli du Edurne Alegria itzultzaileak. Alegriak euskaratik itzuli du.

Lotura: Busturialdeko Hitza

Eleberria Castor Astral argitaletxeak argitaratu du L´heure de nous reveiller ensemble izenburupean. Idazle ondarrutarrak Bordeleko Letters du Monde jaialdian aurkeztuko du hirugarren nobelaren frantsesezko edizioa. Itzulpenaren harira, Uribe liburua aurkezten egon da asteburuan Baionako, Bordeleko, Angeluko eta Donibane Lohizuneko liburudendetan. Hurrengo egunotan Bordeleko Cervantes Institutuan eta Bordeaux Montaigne Unibertsitatean ere emango ditu hitzaldiak.

Liburua zazpi hizkuntzatara itzuli dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia