euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Atzerrian euskerea erakutsi nahi dabenentzako ikastaroa udagoienean (Bizkaie!-n)

2019/07/29

Gasteizen egingo dabe 56 orduko formakuntza kursoa.

Lotura: Bizkaie!

Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Herriko Unibersidadeak, Atzerriko Unibersidadeetan eta Goi Mailako Zentroetan Euskerea Irakasteko Prestakuntza Ikastaroa antolatu dabe. Garagarrilean egin zan udako ikastaroaz gan, udagoienean be formakuntzarako aukerea emongo dabe, beraz, urteroko legez. Euskerea eta euskal kulturea atzerrian erakutsi nahi dabenek 56 orduko formakuntzea jasoko dabe. 

Garbiñe Iztueta, Etxepare Euskal Institutuko Euskerea Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendariak eta Mari Jose Olaziregi, EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakasleak zuzenduko dabe ikastaroa, biak be adituak atzerrian euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko gaietan. Etxepareren irakurletza programearen barruan urtero antolatzen dabe ekimena, atzerriko zentroetan lanpostuak bete nahi dituen lizentziadun eta graduatuei zuzenduta. 

Orain arte, Donostiako Carlos Santamaría zentroan izan da ikastaroa. Aurtengo saioak, ostera, Gasteizen egingo dira, urritik abendura. Izena emoteko epea irailean edegiko dabe. Ikastaroaren helburuak honakoak dira: lanerako estrategia eraginkorrak aurkeztea, euskerea atzerriko hizkuntza legez ezagutu eta eskuratzearen inguruan; euskerearen berezitasunak testuinguru elebakarretan zein eleanitzetan azaltzea; alderdi soziokulturaletan eta balioetan sakontzea; eta atzerritarrei euskerea irakasteko prozesuetako trebetasunak eta gaitasunak hobetzea, IKTak eraginkortasunez erabilita.

Etxepare Euskal Institutuak, mundu akademikoan euskerea eta euskal kulturea ezagutarazo eta bistaratzeko helburuz, euskal ikasketak sustatzen ditu nazinoarteko hainbat zentrotan. Gaur egun, mundu osoko 35 unibersidadetara heltzen da eskaintzea.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia