euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Argentinarra, irlandarra, italiarra eta zuberotarra Lazkaoko Maizpiden euskara ikasten (audioa, Eitb.com)

2015/08/09

Maizpide euskaltegian izan da Euskadi Irratiko Amarauna saioa, Lazkaon. Urtero joaten dira hainbat lagun euskara ikastera, batzuk, gainera, atzerritarrak. Michela, Nacho, Aogán eta Francoiserekin hitz egin dute. Horietako bat Diasporakoa da, Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeko kide den Nacho. Beste bat irlandar gaeliko bat. Donostian bizi den neska italiar bat. Eta xiberotar bat, 29 urteko apaizgaia, bertako euskararen egoera aipatzen duena.

Lotura: Eitb.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia