euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Albisteak Leon XIV. Aita Santuak Lehendakaria hartuko du Vatikanoko Egoitza Santuan

2026/05/03

Leon XIV. Aita Santuak Imanol Pradales Lehendakaria Vatikanora gonbidatu du. Izan ere, maiatzaren 13an Audientzia Orokorra antolatuko du. Balio handiko topaketa honi esker, Euskadiren nazioarteko presentzia instituzionala sendotzen da. Honela, nazioarteko testuinguru bereziki zail honetan, mundu mailako erronka nagusien eta oinarrizko balioen gainean hausnartzeko aukera izango dute biek. Besteak beste, bakea, demokrazia, giza duintasuna eta justizia soziala izango dituzte hizpide. Testuinguru hori diskurtso autoritario eta populisten gorakadak eta eskubide eta askatasunetan atzera egiteko arriskuak markatzen dute.

Lotura: Euskadi.eus

2025eko maiatzean Aita Santu hautatua izan zenetik, Leon XIV.ak bere pontifikatuaren hasiera-hasieratik elkarrizketa, herrien arteko lankidetza eta bakearen, giza duintasunaren eta justizia sozialaren sustapena jarri ditu bere jardunaren erdigunean. Ziurgabetasunak markatutako nazioarteko testuinguru honetan, Egoitza Santuak erreferentzia moral eta diplomatiko garrantzitsua izaten jarraitzen du.

Aita Santuaren eta Lehendakariaren arteko bilera Eusko Jaurlaritzaren kanpo-ekintzaren estrategiaren barruan kokatzen da. Estrategia horren helburua da Euskadi nazioarteko elkarrizketa guneetan ongi kokatzea. Izan ere, Euskadiren apustua garbia da: munduan indartsuagoa izango den eta bakearekin, demokraziarekin, giza duintasunarekin eta justizia sozialarekin konprometitua dagoen Europar Batasun baten alde lan egitea. Balio horiek izan dira, eta izaten jarraitzen dute, Eusko Jaurlaritzaren iparrorratza bere sorreratik (1936) gaur arte.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia