euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak > Jatetxeak

Paella Party Catering & Events

Boni Guenechea catering zerbitzu batean (argazkia BG)
Boni Guenechea catering zerbitzu batean (argazkia BG)

"Geure kontu zure etxeko oturuntza eta festa antolatzea"
"Janaria zeure begien aurrean prestatua"

1988ko jai-alai greba garaian hasi zuen Boni Guenechea pilotari gernikarrak geroztik handitu eta zabaldua duen catering zerbitzua. Hasiera batean paelletan oinarritua, geroztik ugaldu egin ditu zerbitzuak eta gaur egun bederatzi paella mota eskaintzeaz gain, bere menuak beste hainbat mota eta estilotako janariak ere zerbitzatzen ditu. Berdin antola ditzake lagunentzako bazkari edo afari bat bezeroen apartamentuan edota ezkontza oso bat villa bateko lorategietan edota kongresu baterako harrera-ekitaldia, janaria, kamareroak etxolak eta detaile guztiak barne. Bonik berak argitzen du, Floridan bezeroek gehien eskatzen dizkioten platerek baldintzatzen dutela bere menua, baina bere webgunean irakur daitezkeen platerez gain, enkarguz ere prestatzen dituela, esaterako, porrusalda, txuletak eta haragiak euskal erara, bakailoa zenbait eratara (Bizkaikoa, pil-pil, ajoarriero...), angulak, kokotxak eta hainbat arrain euskal moduan... Enpresan ari diren langileen artean badaude euskaldun gehiago. Hainbat artista, jet-set-eko eta politikariri zerbitzatu izan diote, horien artean Floridako estatuko goi agintariei eta baita Bill Clinton-i ere, presidente zela.

Helbidea: 16155 SW 117 Avenue Suit

Hiria: Miami

Hiri kodea: 33177

Estatua/Probintzia: Florida

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Fundatua: 1988

Telefonoa: +1 305 252 6669

Fax: +1 305 252 1032

E-posta: boni@paellaparty.com

Web: ikusi

Facebook: ikusi



© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia