euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Argazki galeria > Villa Maria

« aurrekoa hurrengoa »
Argentinako Euskal Astea 2013 - Semana Vasca 2013 - Semaine Basque 2013 - Basque Week 2013

Argentinako Euskal Astea 2013 - Semana Vasca 2013 - Semaine Basque 2013 - Basque Week 2013

EUSKAL ARGENTINAR ASTEA 2013. Cordoba probintziako Villa Maria herriko Euzko Etxeak hartu du 2013ko Euskal Argentinar Aste Nazionala antolatzeko ardura. Azaroaren 8-10ean, asteburu nagusiari dagokionez, baina aurretik ere ekitaldi ugariko egitaraua osatuz, Villa Maria Argentina osoko euskaldunen biltoki bilakatuko da, baita ondoko herrialdeetakoa ere, eta Euskal Herritik ere ez da faltako jenderik. Egitarau barnean, Villa Maria Latinoamerikako euskal etxeen biltzarraren egoitza ere izango da. Artisten artean, ostera, Gozategi izango da Euskal Herriko gonbidatu berezia. Segi Euzko Etxearen Facebook orrialdea (www.facebook.com/centrovasco.villamaria) edo sartu euren webgunean (http://centrovascovm.com.ar/semaa-nacional-vasca-2013).


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia