euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zozketaren sariak, Balear Uharteetara, Caracas, Maipú, Tucumango San Miguel eta Chañar Ladeado-ra

2016/06/06

Zozketatzen ziren sariak: 'Aita deitzen zen gizona' liburua; 'Boga boga' CD eta liburua; 'Korrontzi Getxo' CDa eta euskal eranskailu sorta
Zozketatzen ziren sariak: 'Aita deitzen zen gizona' liburua; 'Boga boga' CD eta liburua; 'Korrontzi Getxo' CDa eta euskal eranskailu sorta

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-en ekain honetako zozketak badauzka irabazleak. Sariak leku hauetara doaz: Balear Uharteetara ('Aita deitzen zen gizona' liburua), Caracasera ('Boga boga' CD eta liburuska), Maipú-ra (Korrontzi folk talde getxoztarraren 'Korrontzi Getxo' CD bikoitza), San Miguel de Tucumán-era (Euskal eranskailu edo itsasgarri sorta) eta Chañar Ladeado-ra (bigarren eranskailu sorta). Zorionak bostoi eta gainerakoei, adi, egun gutxi barru abiatuko baitugu beste zozketa bat.

Donostia-San Sebastian. Gogoratu lau sariak (egiazki bost, azkenean bi eranskailu sorta zozketatu baititugu bat bakarra izan  beharrean) honakoak zirela:

  1. 'Aita deitzen gizona' (a man called Aita) liburua, Joan Errea euskal-amerikarrak euskaraz idatzia, Estatu Batuetako euskal diasporaren, bertako euskal familia baten istorioa kontatzen du, euskaraz eta bertsotan. Pello Salabururen hitzaurrearekin
  2. 'Boga boga' CD eta liburuska. Euskal marinel tradizioko 22 kantu, oso ezagunak, bakoitza bere musika, hitzak eta audioarekin. 22 kantu horiekin, liburuak guztira 83 euskal kantu tradizionalen hitzak eskaintzen ditu, lehena Agur Jaunak eta azkena Uso txuria
  3. Korrontzi folk talde getxoztarraren 'Korrontzi Getxo' CD bikoitza, Lan ederra, aberatsa, koloretsu eta bizia, taldearen zenbait adiskide ere partaide dituena, tartean Faltriqueira, Maya anaiak, Obrint Pas edo Mikel Urgangarin bera
  4. Euskal eranskailu edo itsasgarri sorta bat, autoan, berinetan, liburuetan edo beste nonahi ipintzeko, ikurrinarekin eta euskal diseinuekin 

Eta honako irakurleei egokitu zaizkie:

  1. Manoli Korta (Illes Balears)
  2. Maite Carranza (Caracas)
  3. Laura Etcheverry (Maipú, Buenos Aires probintzia, Argentina)
  4. Silvina Córdoba Muruaga (San Miguel de Tucumán, Tucumán, Argentina)
  5. Alicia Urteaga, bonus track, bigarren eranskailu sorta (Chañar Ladeado, Santa Fe probintzia, Argentina)

​Zorionak irabazleei eta gainerakoentzat, egun gutxi barru abiaraziko dugu hurrengo zozketa, adi egon!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia