euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zirrara handia Viedma eta Patagonesko Euskal Etxeak antolatutako ‘Patagonian ere bai!’ jaialdian

2015/12/15

Bahia Blancako eta Viedman-Carmen de Patagonesko Euskal Etxeetako laguna prest jaiarekin hasteko
Bahia Blancako eta Viedman-Carmen de Patagonesko Euskal Etxeetako laguna prest jaiarekin hasteko

PUBLIZITATEA

Jaialdi hunkigarria egin zuten joan den igandean Beti Aurrera Aberri Etxea Euskal Etxeko kideek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta 2015ean zehar euskal etxean garatu diren ekintzen zikloari amaiera emateko ‘Patagonian ere bai!’ izenpean, Bahia Blancako ordezkaritza bat lagun. “eguna ederra izan zen; eta oso esperientzia ona ohartzeko elkarrekin lan eginez ezer ez dela ezinezkoa” esan dio EuskalKultura.com-i bertako lehendakari Maria del Carmen Elzaurdiak.

Viedma, Argentina. Egun osoko jaia antolatu eta bizi izan dute Viedmako --Rio Negro probintzian-- eta Carmen de Patagones --Buenos Aires probintzian, biak aurrez aurre Rio Negro ibaia tartean-- hirietako Beti Aurrera Aberri Etxea Euskal Etxeko lagunek joan den igandean, abenduaren 13an, Euskararen Eguna eta urte amaierako jaia ospatzeko.

Festa goizeko 10ak aldera hasi zen Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeko ordezkaritzari egindako harrerarekin eta arratsaldean bukatu, Plaza del Fundador delakoan eskainitako musika eta dantza ikuskizun batekin. Egunean zehar, mota askotako ekintzez gozatu ahal izan zuten bildutakoek bai Euskal Etxearen egoitzan baita kalean ere.

Maria del Carmen Elzaurdia lehendakariaren esanetan, “urte bizi-bizia izan da hau eta urtea ere halaxe bukatu dugu; eta pozik gaude jaia paregabeko aukera izan baia guretzat. Geure burua neurtzeko aukera. Eta oso argi ikusi ahal izan dugu elkarrekin lan egiten badugu ezer ez dela ezinezkoa ezta hain zaila ere”.

Aste honetan urteko azken betebeharra daukate Beti Aurrerakoek, oraingo honetan udaleko gonbite bati erantzunez. Abenduaren 17an Viedmako ‘kantatan’ hartuko dute parte elkarteko abesbatzako lagunek, euskal gizataldearen ordezkari.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia