euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zea Mays, Esne Beltza, Doctor Deseo eta gehiago Bartzelonan izango dira Euskal Herria Sona! jaialdian

2016/10/24

Aurtengo jaialdiaren karteletako bat
Aurtengo jaialdiaren karteletako bat

PUBLIZITATEA

Azaroaren 4ean hasiko da aurtengo "Euskal Herria Sona!", Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen euskal musika jaialdia. Aurten ere, egitarau oparo eta potoloa dakar jaialdiak, euskal musika talde ezagunenetako batzuekin: Zea Mays, Esne Beltza, Doctor Deseo... Musika estilo desberdinek lekua dute jaialdian, eta rock doinuekin batera Juan Mari Beltranen txalaparta, La Basuren hip-hop-a eta Kukai dantza taldearen emanaldiak ere izango dira entzungai/ikusgai. Gainera, kontzertuetako asko doan izango dira.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxeak datorren azaroaren 4ean abiatuko du 19. Euskal Herria Sona! jaialdia eta beste behin ere, euskal musikaren onena ekarriko du hirira. Urtetik urtera, gero eta jarraitzaile gehiago bildu ditu jaialdiak eta Bartzelonako udazkeneko ekitaldi ohiko bihurtu da. 

Kartelak euskal rock musikarik ezagunena aurkeztuko du, baina baita talde tradizional zein berri eta orijinal asko ere. Jaialdiak hilabete luze izraungo du eta abenduaren 17an amaituko da Doctor Deseo taldearen emanaldiarekin. 

Hona egitaraua: 

- Azaroaren 4a 

BAOBABS WILL DESTROY YOUR PLANET
21:00 · Passeig del Born. Doan.

- Azaroaren 5a

 TRIKIPOTEOA + EN TOL SARMIENTO
18:00 trikipoteoa · 21:00 kontzertua (doan).

- Azaroaren 11 

IZAKI GARDENAK
21:00 · Euskal Etxea. Sarrera: 5€

- Azaroaren 12a

ZEA MAYS 
20:30 · Razzmatazz 3. Aurreneko 100 sarrerak: 6€.

- Azararoaren 18a

LA BASU
21:00 · Euskal Etxea. Sarrerak aldez aurretik: 5€.

- Azaroaren 19a

BEGIZ BEGI + WILLIS DRUMMOND 
20:00 · Razzmatazz. Sarrerak: 38€/10€/12€.

- Azaroaren 24a

JUAN MARI BELTRAN TRIO
21:30 · CAT. Sarrerak: 8€/10€.

- Azaroaren 25a

KUKAI
19:00 eta 20:00 · Passeig del Born. Doan.

- Azaroaren 26a

ESNE BELTZA
21:00 · Passeig del Born. Doan.

- Azaroaren 26a

ZARPAZO! A CICATRIZ
22:00 · Salamandra 2. Sarrerak: 10€.

- Abenduaren 17a

DOCTOR DESEO
21:00 · Sala Bóveda. Sarrerak 10/12€.

Informazio gehiago eta sarrerak erosteko loturak, jaialdiaren webgunean, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia