euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Zauria(k)' dokumentalak abiatuko du ostiralean Bartzelonan euskal zinemaren erakuslehio katalana den Zinemaldia 2020

2020/02/18

Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile duen euskal zinemaren erakuslehio katalanak otsailaren 21etik martxoaren lehenera garatuko du bere 15. edizioa
Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile duen euskal zinemaren erakuslehio katalanak otsailaren 21etik martxoaren lehenera garatuko du bere 15. edizioa

PUBLIZITATEA

Bartzelona, Katalunia. Hiru agertoki izango ditu Bartzelonan ostiralean hasiko den Zinemaldia.CAT jaialdiaren 15. edizioak, esan nahi baita Cinemes Girona aretoak, Hizkuntza Eskola Ofiziala eta Euskal Etxea bera. Izan ere, Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile duen euskal zinemaren erakuslehio katalan hau otsailaren 21etik martxoaren lehena bitartean garatuko da aurten, 11 euskal luzemetraia erakutsiz, horietarik 7 sail ofizialean, eta luzera erdiko zenbait izenburu ere erakutsita. Egitarau osoa eta xehetasunak oro ekimenaren webgunean topa daitezke.

EGITARAUA

Otsailaren 21ean, ostirala
Cinemes Gironan 20:00etan: Zauria(k) M. Irigoien, I.Saez, I. Oiz Euskaraz azpitituluekin

Otsailaren 22an, larunbata
Euskal Etxean 18:00etan Anti, Erroitz, Sans Nom Sarea, Erraiak, Napardeath Euskaraz azpitituluekin doanik

Otsailaren 23an, igandea
Cinemes Gironan, 12:00etan: Lur eta Amets Imanol Zinkunegi, Joseba Ponce Euskaraz azpitituluekin
Cinemes Gironan, 18:00etan: Urpean Lurra Maddi Barber, zuzendaria bertan Euskaraz azpìtituluekin
Cinemes Gironan, 20:00etan: Soinujolearen semea Fernando Bernués, zuzendaria bertan Euskaraz azpitituluekin

Otsailaren 26an, asteazkena
Drassanes Hizkuntz Eskola Ofizialean,Euskaltzaindia egunak eta lanak Fermin Etxegoien·Euskaraz azpitituluekin doanik

Otsailaren 27an, osteguna
Euskal Etxean, 18:00etan Generacion Anti Todo Iñigo Cobo Zuzendaria bertan Gaztelaniaz doanik
Euskal Etxean, 20:30etan Los demenciales chicoa acelerados. Parte 1 Euskadi y tal Kikol Grau Zuzendaria bertan Gaztelaniaz doanik

Otsailaren 28an, ostirala
Cinemes Gironan, 20:00etan Hiru uhinak Loïc Legrand Zuzendaria bertan Euskaraz azpitituluz

Otsailaren 29an, larunbata
Cinemes Gironan, 20:00etan Ez, eskerrik asko! Gladysen lehioa Bertha Gaztelumendi Zuzendaria bertan Euskaraz azpitituluz

Martxoaren 1ean, igandea
Cinemes Gironan, 18:00etan: Agur Etxebeste! Asier Altuna eta Telmo Esnal Euskaraz azpitituluz

-Antolatzaile: Bartzelonako Euskal Etxea
-Babesle: Etxepare Euskal Institutua, Sagardi Taldea
-Laguntzaile: Kataluniako Generalitat, Eusko Jaurlaritza, Bartzelonako Udala



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia