euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zabalik da Maulen uztailaren 31era arte Zoe Bray-ren AEBko euskal potreten erakusketa, hitzaldi batekin larunbatean

2021/07/14

Maulen zabalik daukan erakusketako parte, Zoe Brayk hitzaldi bat emango du larunbat honetan Mediatekan bertan
Maulen zabalik daukan erakusketako parte, Zoe Brayk hitzaldi bat emango du larunbat honetan Mediatekan bertan

PUBLIZITATEA

Maule, Xiberoa. Zoe Bray margolari eta antropologoak AEBko euskaldunez eginiko potreta-bildumaren erakusketa zabalik da Maulen, Xiberoko Mediatekan, uztailaren 31era bitartean. “Face à Face/Bekoz beko, Ipar Amerikako mendebaldeko Eüskaldünen potretak” izeneko erakusketa ibilia da 2019tik hona Estatu Batuetako eta Euskal Herri hego eta iparraldean barrena. AEBko euskal komunitateko hainbat partaide eta pertsona ezagun hautatu eta euren potreta edo erretratuak egin ditu, eta horiek osatzen dute bilduma.

Erakusketa Maulen zabalik dagoen bitartean hitzaldia ere emango du Zoe Brayk Mauleko Mediatekan, datorren larunbatean, uztailaren 17an, goizeko 10:00etan. Parisen jaioa, bost hizkuntza mintzatzen ditu artistak, horien artean nagusia zela ikasi zuen euskara, eta jatorri anitzekoa izanagatik (euskalduna, frantsesa, ingelesa, judua, AEBan bizia...), lotura berezia atxikitzen du bere sustrai eta izaera euskaldunarekin, baita ere Estatu Batuetara artzain emigratu zuen bere amaren aldeko arbasoen zatiarekin ere, honako erakusketa honek islatzen duenez.

-Zoe Brayren webgunea



Komentarioak

  • hizkuntza

    Galdera bat: hitzaldia euskaraz egingo dute? Eskerrik asko!

    Itsaso Erdozain (Iruñea), 2021/07/19 12:09

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia