euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Veterans Day: deia AEBetako euskaldunei "Fighting Basques" ikerketa proiektuan parte hartzen segi dezaten

2020/11/11

Proiektuan lagun dezakezu, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen zure familiako edo ezagunen baten izena eta datuak emanez
Proiektuan lagun dezakezu, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen zure familiako edo ezagunen baten izena eta datuak emanez

PUBLIZITATEA

Reno, AEB. Gaur 'Veterans Day' da Estatu Batuetan eta 'Memoria Bizia'k eta Bigarren Mundu Gerran Ipar Ameriketako euskaldunek ekimen militar hartan izandako parte-hartzea ikertzen ari den "Fighting Basques" proiektuak egunarekin bat egin eta dei berezia egin diote euskal komunitateari orain arteko ahalegina indartu eta lankide izaten segi dezaten Estatu Batuetako euskal jatorriko gizon eta emakumeek gerra hartan izandako partaidetzari buruzko datuak, argazkiak, informazioa eta materiala ematen.

Hori guztia NABOren Astero buletinak gaur argitaratu duen ale berezi batean azaltzen da, hemen.

Ipar Ameriketako euskal erakundeen konfederazioa (NABO) laguntzaile, Sancho de Beurko Elkarteak ahalegin handia egin du azken bost urteotan informazioa biltzen eta ikerketa bultzatzen. Horri esker, Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetako Indar Armatuetan aritu ziren mila euskal herritar baino gehiago identifikatu ahal izan dira.

Pedro J. Oiarzabal eta Guillermo Tabernilla historialariek gidatutako proiektuak 1.300 euskaldun estatubatuar inguru (bigarren belaunaldira arte) pentsatzen du aritu zirela garai hartan AEBetako Indar Armatuetan. Orain arte 900 biografia pasexe osatu dituzte. Ekimen anbiziotsu hau bururatuz, "The National Basque World War II Memoriala"ren sorrera ere egon daiteke mahai gainean, euskaldun guzti haien ekarpen garrantzitsu haren artxibo eta memoria gisa.

Zauden lekuan zaudela, zure senide edo ezagun batek AEBetatik modu batera edo bestera Bigarren Mundu Gerran parte hartu bazuen, pasa iezazkiozu mesedez datuak (asko edo gutxi badira ere) proiektuari, haren oroimena gorde eta bere berri gal ez dadin. Horretarako aski duzu hona idaztea: sanchobeurko@gmail.com helbidera. Eskerrik asko aldez aurretik.

-Cecilia Corcuera Berasategui-ren istorioa (gaztelaniaz), hemen
-Maria Rementeria-ren istorioa (ingelesez), hemen
-"Bi gerren oihartzunak, 1936-1945" artikulu-sorta (gaztelaniaz), hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia