euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Utah Basque Club arrakastaz izan da partaide Salt Lake-ko Carmelite Fair azokaren edizio berri batean

2015/09/25

Utah-ko Euskal Etxeak saltokia ipini eta bere dantzariekin partaide izan zen 'Carmelite Fair' delakoan (argazkia Utah BC)
Utah-ko Euskal Etxeak saltokia ipini eta bere dantzariekin partaide izan zen 'Carmelite Fair' delakoan (argazkia Utah BC)

PUBLIZITATEA

Utah-ko Euskal Etxea arrakastaz izan zen partaide joan den igandean Salt Lake City-n, bertan famatua den Carmelite Fair delako azokan. Ekitaldiak jende asko biltzen du urtero eta programan inguru zabal bateko kultura eta nazioetako talde eta komunitateak aritzen dira, bakoitza bere dantzak, janaria eta kulturaren berezitasunak agertzen, ekimenetik ateratako dirua bertako lekaime karmeldarrek daramaten lan sozial eta erlijiosoarentzat delarik, azaldu dio EuskalKultura.com-i euskal etxeko kide Larry Osorok

Salt Lake City, AEB. Utah-ko euskaldunekin batera, beste hainbat komunitate aritu bziren partaide jaialdian: italiarrak, mexikarrak, grekoak… Eta urtero legez, jende kopuru handia hurbildu zen ekitaldiak egoitza duen Karmeliten komenturaTalde parte hartzaile bakoitzak etxola bat zuen eta euskaldunek txorizo artesaua saldu zuten, irabazitako dirua doantzan emateko. “Guk geure txorizoa egiten dakigun arren, oraingo honetan Twin Falls-eko (Idaho) Falls Brand leku espezializatuan erosi genuen asteburukoa”, Osororen berbatan.

Salt Lake Cityko Eus kal Ertxeko parte den Utah-ko Triskalariak dantza taldeak ordu erdiko emanaldia eskaini zuen eta, tarte horretan, beste dantza batzuen artean, Agurra, Ikurriña, Banako, Makil Txiki, Zahagi Dantza eta Arku Dantza interpretatu zituzten. “30 urte daramatzagu jaialdi honetan parte hartzen eta oso gustukoa dugu, kausa on bati laguntzearren altolatzen delako eta jendea eta giroa apartak direlako”, esan dio Cirbie Sangroniz dantza taldeko buruak buletin honi.

Euskal Etxe bizia

Utah-ko Euskal Etxeak beste hainbat solidaritate kanpainetan laguntzen du ere, hala nola Diabete edo Esklerosi Anizkoitza duten gaixoen aldekoetan. Osorok, bere sentimendu pertsonalak partekatu ditu EuskalKultura.com-ekin: “Niretzat gauza ederra da Euskal Etxeak horrelakoak egitea, jendea laguntzeko delako, baina uste dut garrantzitsua ere badela gure gazteei bidea etsenpluarekin markatzea eta badar, baita ere, komunitateak begi onez ikus gaitzan, jende on bezala”.

Hamar gehi bat jai antolatzen ditu Utah-ko Euskal Klubak urtean zehar, Halloween dela, Gabonak direla, Gabon Zaharra… Eta hori gutxi balitz, datorren urteko NABO Udalekua beren esku dago eta badabiltza horretan lanean. Udalekua uztailaren 10etik 22ra bitartean egingo dute eta klubarentzat maila honetako ardura bat hartzea erronka bada ere, eurak hala eskatuta eta ilusioz ekin diote, familia osoak ekimenean partaide, ohi duten gisan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia