euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urdinez margotu berria, Necocheako Euzko Etxeko trinketea Nazioarteko II. Emakume Txapelketako egoitza izango

2019/12/05

Honako itxura agertzen du Necocheako Euzko Etxeko trinketeak urdinez margotuta (arg. TSN Necochea)
Honako itxura agertzen du Necocheako Euzko Etxeko trinketeak urdinez margotuta (arg. TSN Necochea)

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Necochea eta bertako Euzko Etxea izango dira gaur ostegunetik hasi eta datorren igandera bitartean Trinketeko Nazioarteko II. Emakume Txapelketako egoitza, pilota goma motan. Doaniko sarrera izango duten saioetan Argentina bertako eta Txile, Uruguai, Peru eta Espainia eta Frantziako ordezkariek hartuko dute parte, antolatzaileek adierazi dutenez.

Bitxikeria moduan, harridura sortu du egoitza izango den Euzko Etxeko trinketean egindako azken lanek eta margoketak, izan ere urdinez margotu baitute kantxa, itxura zinez berezi eta ezohikoa emanez, aldeko zein kontrako iritziak bilduta.

Hastapena gaur izango bada ere, estreinaldi ofiziala ostiralean, abenduaren 6an, egingo da, iluntzeko 7:45etan, partida eta ekitaldietarako sarrera doanik.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia