Arrecifes, Argentina. Hunkidura, partaidetza, engaiamendua eta ilusioa lagun gogor helduz eskuan gar bizia daraman suzia fondokoa den karrera honetan, askoren indarra sostengu-emaile, talde-ahalegin ederra baita, familia-ahalegina, Arrecifesen Euskaldunak Denak Bat-ek duela mende pasatsu daramana. Batzar Nagusia apirilaren 26an egin zen elkartearen egoitzan eta Batzordea hautatu zen. Lehendakaritzan, Teresa Zavaletak Francisco Javier 'Pantxo' Martinich de Echaniz-i pasatu zion lekukoa. Eskerrik asko handi bat orain arteko Batzordekideei euren dedikazio eta zerbitzuagatik, eta ongi etorri eta eskerrik asko ozen bat baita ere Batzorde berriko kideei. Hona Batzorde berria osatzen dutenen zerrenda. Eta Teresa de Zavaletaren gutun hunkigarria. Besarkada, Teresa!
2026-2027 ZUZENDARITZA BATZORDEA
- Lehendakaria: Francisco Javier Martinich de Echaniz
- Lehendakariordea: Oriana Lorena Zabala
- Idazkaria: Laureano Edgard Villa Zabaleta
- Idazkariordea: María Mercedes Martinich de Echaniz
- Diruzaina: Maria Lujan Valiela
- Diruzainordea: Esteban José Bilbao Menéndez
- Batzordekide titularrak:
Diego Armando Barber
María Gabriela Salak
María Angélica Lúgaro
Teresa Amelia de Zavaleta
Silvina Lorena Gorostidy
- Batzordekide ordezkoak:
Mariana Dominé Irigoyen
Luis María Lombard
Gabriela Pecci
- Batzorde Kontu-Ikuskatzaile Titularra:
Ana Victoria Idigoras
Facundo Araguz
Francisco José Gattelet
- Batzorde Kontu-Ikuskatzaile Ordezkoa:
Laura Mariel Nobile
Miguel Eneas García Bernaus
Juan Ignacio Saez Abarrategui
TERESA DE ZAVALETAren GUTUNA
"Gu pauso bat gara etxearen bizitzan", baserri zaharretan bezala pauso bat baizik ez gara... gure aurretik egon zirenak daude, eta gaur egun gaudenak, eta bihar beste batzuk egongo dira, eta honela jarraitzen du zutik "La Vasca"k, ateak zabalik. Bart, lau urteren ostean, beharrezko pauso hori eman genuen utzi ziguten legatuaren transmisioan.
Euskal erakunde bateko lehendakaria izatea ohorea bat da, bai horixe! Baina horretatik landa jendearen zerbitzuan eta erakundean zerbitzuan egotea da. Saiatzen kideetako bakoitzak egin dezakeen ekarria, konfiantza eraginez. Belaunaldi desberdinen ikuspuntuak uztartzen, urte luzeetan lan egiteak dakarren esperientzia daukatenena, eta ideia eta lan-molde berriak dakartzatenena. Energiak Batzarrak bozkatutako eta hautatutako taldea behar baitu izan iturburu. Eta Euskaldunak Denak Bat itzela baita eta talde horren ahalegin osoa behar baitu, baita bazkide jende guztiarena ere, tailerren bidez euskal kulturaz, eta kulturaz oro har, disfrutatu eta sustatzaile garela, komunitate osoari ateak zabaltzen dizkion partaidetza-gune baitira. Doala nire omena eta esker ona tailer horiek hain arduratsu eta gozamenez beteak mantentzen dituen pertsona horietako bakoitzari.
Eskerrik asko Elenitari, nigan sinesteagatik eta hain harro egoteagatik, bere parte-hartzearekin nire ahaleginak ez baitzuen hain handia izan behar. Hain da handia bera galtzeak ekarri digun oinazea! Bere bi alaba maiteei eta lagun izan ziren eta izan nahi izan zuten gure familiako kideei. Nire lagunei, beti hor egoteagatik.
Martxi nire bikoteari, La Vascarekiko nire amodioa ulertu eta bere denbora, lana eta patzientzia handia ekarri dizkigulako, ekitaldietan lagun, bihozbera eta umore onez, dagoen bezala izateagatik, maitagarri.
Bart gorazarre egin genion Gernikari, genozidioaren memoriaren lekuko eta gainditze-adibide gisa. Bart serio ikusi nituen hainbeste maite ditudan jendeak iraganeko oinazeen karietara, bizirik geroari begira; beti egon direnak ikusi nituen, eta gogo guztiarekin urte hauetan itzuli direnak, La Vascari zioten maitasuna lagun, euren bikoteak eta txikiak ekarrita.
Eta harro esaten dut: ezerk ez gaitu geldituko Arrecifesko 2029ko Euskal Aste Nazionalerako bidean!
Aurrera Pantxo eta Batzorde berri osoa!
Gora Euskaldunak Denak Bat!
Teresa de Zavaleta

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



