euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tandilgo Gure Etxeak artista plastikoak gonbidatzen ditu Etxearen 70. Urteurreneko Erakusketan parte hartzera

2019/10/21

Tandilgo Euskal Etxeak 70. urteurrena ospatuko du
Tandilgo Euskal Etxeak 70. urteurrena ospatuko du

PUBLIZITATEA

Tandil, Argentina. 70 urte beteko ditu aurten Tandil hiriko Euskal Etxeak eta urte hasieratik hainbat ekintza antolatzen ari da urtebetetzea behar bezala ospatzeko. Sortu zuteneko eguna azaroaren 24an da eta egun horretarako Pintura Erakusketa antolatu dute tandildarrek. Erakusketan parte hartzea irekia da –ez da beharrezkoa etxeko kide izatea– eta bete behar den baldintza bakarra margolanaren gaiak euskal kulturarekin loturaren bat izatea da.

Parte hartzeko, honako baldintzat adierazi dizkie Euskal Etxeak interesatuei:

-Margolanen jabeak bere koadroen ardura hartuko du
-Tamainari dagokionez, bastidoreak zenbait neurri har ditzake
-Koadroak hormetan esekitzeko prestatuak ekarriko dira (iltze eta alanbreekin)
-Margolanek artistaren izen-abizenak eta lanaren izenburua eta urtea ekarriko dute
-Margolanen gaiak euskal kulturarekin lotura izan behar du
-Euskal Etxeak azaroaren 20tik 22ra jasoko ditu koadroak

Gonbitearen berri ematearekin batera Gure Etxeko arduradunek jakinarazi diote EuskalKultura.eus-i Laguntza Bonoak kaleratu dituztela laguntzeko ahala eta nahia duten lagunenei aukera hori emateko. Bildutako dirua, Euskal Etxea edertzeko erabiliko dutela azaldu dute batzordeko kideek. Bonoak eskuratzeko, Batzordeko kideekin kontaktatu behar da edo Euskal Etxeko idazkaritzara jo.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia