euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sao Pauloko Euskal Etxeak 60 urte ospatuko ditu abenduaren 1ean: eskatu urteurreneko elastikoa!

2019/11/12

Sao Pauloko Eusko Alkartasunak Abenduaren 1ean egingo duen elkarretaratzean ospatuko du bere 60. urtebetetzea
Sao Pauloko Eusko Alkartasunak Abenduaren 1ean egingo duen elkarretaratzean ospatuko du bere 60. urtebetetzea

PUBLIZITATEA

Sao Paulo, Brasil. Sao Pauloko euskaldunak ospakizunetan dira, bere 60. urtebetzera iritsi baita Brasilgo euskal etxetik zaharrena eta datorren abenduaren 1ean egoitza duten Gernika Kutun etxera biltzeko deia egin dute, elkarretaratze batekin partekatzeko, bazkide eta lagunak oro partaide. Karia horretara Euskal Etxeak 60. urtebetetzeko elastikoak atera ditu, 20 errealeko prezioan (6 bat dolar, gehi posta gastuak); aleren bat manatu nahi dutenek emailez egin dezakete, centrobasco.ea.sp@gmail.com helbidera idatziz, datorren ostirala, azaroaren 15a, baino lehen (bi egun luzatu da).

Sao Pauloko lagunek euren egoitza historikora, Gernikako Arbolaren kimua landatu eta errotua duen Gernika Kutun-era (ikus hemen Eusko Alkartasuna eta Gernika Kutun-en historia, Arantxa Ugartetxea Arrieta idazle) biltzeko deia egin dute, Rua Angelo Montecili 270 helbidean, abenduaren lehenean, Euskararen Eguna ere gogoan. Txartelaren prezioa, 30 erreal, bazkideentzat, eta 50, gonbidatuentzat. Sarrerak email berera idatzita eros daitezke, epe-muga azaroaren 27a.

Zorionak aldez aurretik Euskal Etxeko bazkide eta lagun guztiei!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia