euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosario, Argentina: ‘Trainera en Tu Casa', euskal platerak eta ardo onenak etxeraino, Itziar Aguirreren bermearekin

2020/04/30

‘Trainera en Tu casa’ (Trainera Zeure Etxean)
‘Trainera en Tu casa’ (Trainera Zeure Etxean)

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Otsail amaieran aurkeztu zuen Itziar Aguirre chefak (ikus hemen) ‘Trainera Cocina Vasca’ bere proiektu berria. Une hartan inork ez zuen Argentinan imajinatzen oso denbora laburrean munduan zehar zabaltzen ari zen Koronabirusak hemen ere izango zuela eragina. Otsailetik hona asko aldatu dira gure bizitza eta ohiturak. Baina sukaldari euskal argentinarrak bere ‘Trainera’ uretara jaurti eta estreinatzeko gogoa ez da batere aldatu.

Izan ere abian da dagoeneko ‘Trainera en Tu casa’ bertsioa, eta bezeroek Euskal Herriko plater tipikoenak etxeratzeko eska dezakete, eta etxean gozatu, konfinamendua hautsi gabe. Astero Facebook-en eta Instagram-en jarriko dituzte asteko menua eta ardoen karta eta aukeren artean Aguirreren ‘plater klasiko izarrak’ egongo dira, tartean patata tortilla, bakailaoa bizkaitar erara eta piperrada, batzuk aipatzearren.


[Itziar Aguirre xehetasunen berri ematen]

‘Trainera en Tu casa’ Rosarion dago erabilgarri eta eskaerak whatsapp-ez egin daitezke 341 688 0752 zenbakira deituz ostegunetik iganderaino, arratsaldeko 7ak arte. Banaketa gaueko 8etatik 10etara egingo da.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia