euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rio Cuartoko ‘Gure Ametza’ren proiektu berria: familia topaketak hasi da antolatzen Euskal Etxea

2019/09/11

Eciolaza-Aristimuño familiaren topaketa
Eciolaza-Aristimuño familiaren topaketa

PUBLIZITATEA

Rio Cuarto, Argentina. Ohitura ederra izan ohi da Euskal Diasporaren lagunen artean hain hedatuta dagoen familia topaketena. Familia eta jatorri bera daukaten ondorengoek data bat aukeratzen dute elkartzeko, elkarren berri eguneratzeko eta, kasu askotan, baita elkar ezagutzeko ere. Topaketak hunkigarriak izan daitezke, eta horretan lagungarri da arbasoen detaileak topatzea, ezagutzen ez zena ezagutzen hastea eta familiaren historian sakontzea, Euskal Herriko sorlekua eta jatorriko parajeen irudiak ikustea, guztia ahal bada euskal otordu baten inguruan.

Rio Cuartoko Euskal Etxeak asko daki gauza hauek bideratzeaz eta horri lotuta zerbitzu berria eskaintzen hasi zaie euskal jatorriko lagunei: familia topaketak antolatzen hasi da. Zerbitzuaren barruan aholkularitza emateaz gain (zuhaitz genealogikoa nola osatu, argazkiak nola bildu…), Euskal Etxeko areto nagusia eta topaketako menua eskaintzen ditu Elkarteak. Menuari dagokionez, normalean paella da, Etxeko sukaldariek prestaturik.

Eciolaza-Aristimuño familia

Euskal Etxearen eskaintza berria probatu duen lehenengo familia, Idiazabalgo Eciolaza-Aristimuño familia izan da. Honelako bilkurak antolatzen eskarmentu handia duen Gure Ametzako Sergio Eguiazuk azaldu digunez, “50 bat lagun bildu ziren eta oso pozik geratu ziren. Txalaparta eta guzti izan zuten bazkarian. Euskal Etxearentzat ere oso aukera ona da; izan ere, 50 lagun horien artean bazeuden batzuk ezagutzen ez gintuztenak eta harrituta geratu ziren gure Euskal Etxearekin!”, adierazi digu, harro, Eguiazuk. Topaketako argazki gehiago, hemen.

Euskal Etxearen kontaktuan jartzeko, Euskal Etxea Gure Ametza



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia