euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olavarriako Gure Etxe Maiteak "etapa berri bat hasi du", bere egoitzan egindako lanak ekitaldi batean inauguratuta

2019/05/07

Gure Etxe Maitea Euskal Etxearen barne itxura berria
Gure Etxe Maitea Euskal Etxearen barne itxura berria

PUBLIZITATEA

Olavarria, Argentina. "Etapa berria" hasi du aurten Buenos Aires probintziako Gure Etxe Maitea Euskal Etxeak bere egoitzaren hobekuntza lanak lagun. Eraikinaren barne itxura berrituta agertzen da apiriletik, obrek aretoa nagusia, sukaldea, komunak eta patioa bera ukitzen dutela. Hobekuntzok inauguratzeko eta bazkide eta lagunen ahalegina eskertzeko, bazkaria antolatu zuen elkarteak eta bertako lehendakari eta erreferente behinena den Maria Susana Mendizabalek hitz batzuk zuzendu zizkien bildutakoei.

Erakundearen ibilbidea ekarri zuen gogora Mendizabalek bere hitzetan eta gailendu zuen apiril honetan estreinatu duten obra azken bederatzi urte hauetako talde lanaren emaitza dela.

“Oso egun garrantzitsua da gaurkoa, batez ere gogora ekartzen badugu nola zegoen Euskal Etxea gu sartu ginenean orain bederatzi urte. Lan handia egin dugu eta hazi, sendotu eta euskal etxe emankorra bilakatu gara, eta harro gaude komunitateari egiten diogun ekarpeaz. Polita litzateke orain jende gazteagoa etortzea eta gure ahaleginari behar bezalako jarraipena ematea”, adierazi zuen Mendizabalek, belaunaldi berriei dei eginez.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia