euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Odol emaileak eskatu dituzte Buenos Airesen Olga Barandallari ebakuntza egin behar diotelarik ostegun honetan

2011/08/11

Kantari Alkartasuna abesbatzako lagunekin batera Buenos Airesko Gure Echea-ren egoitzan, artxiboko argazki batean
Kantari Alkartasuna abesbatzako lagunekin batera Buenos Airesko Gure Echea-ren egoitzan, artxiboko argazki batean

PUBLIZITATEA

Buenos Aires hiriburutik jaso dugu bere familiak eta lagunek egindako deia, Olga Barandalla Sagastibeltza-ren aldeko odol emanketa egitearren, ostegun honetan egin beharrekoak zaizkio-eta ebakuntza bat euskal gizataldean ezaguna den kantari eta kide aktibo honi, oraindik ere odol emaileak lortu ez badituzte ere.

Buenos Aires, Argentina. Pertsona arras ezaguna eta estimatua da Olga Barandalla Sagastibeltza Buenos Airesko euskal giroetan, bereziki musikarekin eta koru kantuari dagozkien ekitaldiekin zerikusia daukaten ekimenetan, kantaria eta Buenos Aires bertako Alkartasuna Abesbatzako kide zinez aktibo, bakarlari eta eragile izan baita hainbat urtez.

Kaderako ebakuntza egin behar diote orain eta bere familiarteko eta lagunek lankidetza galdegin dute, izan ere aste odol emanketak egiteko, eta elkartasun ekintza hori aste honetan zehar gauzatzea eskatzen diete keinu hori egiteko prest daudenei.

Tonú-n dago ingresatuta, Tonnello edo Torrello gelan, lehenengo solairuan, 615. ohean. "Bere familiakoek eta Coral Alkartasunako kideok ere zinez eskertuko dizuegu zueon lankidetza", amaitzen du Cristina Cordarak abesbatzatik bidali digun oharrak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia