euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevadan, Oberenak Euskal Etxea izendatu dute 2021eko Battle Mountain-go "Roots Leadership" sariko irabazlea

2021/04/19

Battle Mountaingo Oberenak Euskal Etxea 'Roots Leadership' saria eskertzen herriko Civic Center-en eginiko afari & gaualdian
Battle Mountaingo Oberenak Euskal Etxea 'Roots Leadership' saria eskertzen herriko Civic Center-en eginiko afari & gaualdian

PUBLIZITATEA

Battle Mountain, AEB. Eta azkenean apirilaren 16 iritsi zen eta joan den ostiral gauean, Battle Mountaingo Merkataritza Ganberak bere urteko sariak eman zituen zenbait kategoriatan. Azken fase honetan, bozketa herrikoiak erabakitzen zuen bost finalisten artean eta "Roots Leadership" (erro buruzagitza) Obereneak-ek eraman zuen. EEko idazkari & diruzain den Shirley (Satica) Shepherd-ek elkartea osatzen dutenen bozkarioa helarazio dio EuskalKultura.eus-i, eskerrak emanez bozkatu duten guztiei, euskal elkartekide guztiei eta Merkataritza Ganbera berari hau guztia posible egiteagatik.

Esan bezala, sari ematea galako afari batean adierazi zen, Battle Mountaingo Merkataritza Ganberako Zuzendaritza Talde berria aurkezten zela, errekonozimenduen hautagai guztiak eta herriko elkarte eta buruzagi nagusiak bertan edo ordezkatuta.

Oberenak Euskal Etxea 1997an Battle Mountain-en (Nevada) sortutako euskal etxea da. Eusko Jaurlaritzaren erregistroan 1997an onartu zutela argitzen du Euskaletxeak atariak, eta NABOren webguneak, Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazioak 1999an onartu zuela kide. 

Nevadako euskal etxe honen ekinbidea haurrei eta belaunaldi berriei begira antolatua da gehienbat eta klubak dantza taldea dauka, bereziki umeei eta gazteei zuzendua. Familia giroko elkartea da, euskal elkarretaratze eta festak antolatzen dituzte, euskaldunen eta ez euskaldunen gozagarri, mus saioak eta beste zenbait bilkura urtean zehar.

Megan Lenz Hernandez dauka egun lehendakari, Maite Narvaiza Kovis lehendakariorde, Shirley Satica Shepherd idazkari/diruzain eta Johanna Reeves NABO delegatu.

Zorionak Oberenak!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia