euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevadako Unibertsitateak 2021eko Euskal Idazkuntza Lehiaketa antolatu du, ingelesez, euskal gaiko lanentzat

2021/01/22

"Basque Writting Contest" edo Euskal Idazkuntza Lehiaketaren 2021eko deialdia
"Basque Writting Contest" edo Euskal Idazkuntza Lehiaketaren 2021eko deialdia

PUBLIZITATEA

Reno, AEB. Reno-Nevadako Unibertsitateak, Euskal Idazkuntza Lehiaketa antolatu du, 2021eko edizioan. Parte har dezakete ingelesez idatzitako lan argitaragabeek eta argitaratze-bidean ez daudenek, gai gisa euskaldunak, euskal kultura, euskaldunen bizitza munduan barrena edo lotura euskalduneko beste edozein daukatenak. Lanak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 1ean zabalduko da eta irailaren 30ean itxiko, 18:00etan Nevadako ordutegian. Irabazleen izenak azaroan emango dira aditzera,

Lehiaketa Nevada-Reno Unibertsitateko William A. Douglass Center for Basque Studies-ek eta Boise State University-ko (BSU) Basque Studies Program-ek batera antolatua da.

Sariak

-Lehenengo Saria: CBSko Argitaletxearen liburuetan 500 dolarreko opari-papera eta lana argitaratzeko aukera
-Bigarren Saria: CBSko Argitaletxearen liburuetan 125 dolarreko opari-papera eta lana argitaratzeko aukera
-Hirugarren Saria: Euskal literatura liburu sorta eta lana argitaratzeko aukera

Araudia

-Aurkeztutako lanek originalak behar dute izan eta argitaragabeak
-Microsoft Worden idatziak eta 10.000 eta 100.000 hitz bitartekoak
-Lanak argi identifikatuta behar dira aurkeztu, kartazal edo email lagun, egilearen izena eta kontaktubideekin. Lanean ez da halako daturik erantsiko
-Aurkeztutako lanak ez dira itzuliko. Mesedez kopiak bidali
-Generoa edozein izan daiteke, esaterako, baina adibide gisa bakarrik: literatur fikzioa, kontaketa labur bildumak, ezfikzio kreatiboa, memorioak, haur literatura...

Lanak basquestudies@gmail.com helbidera behar dira bidali; edo posta arruntez hona:

Center for Basque Studies
University of Nevada, Reno / MS 2322
1664 N. Virginia Street
Reno, NV 89557-2322

Gogora dezagun 2020eko Idazketa Lehiaketan lehenengo saria "Three Wives' Tales" obrak bereganatu zuela, Dale Erquiaga idazle; bigarren izan zela, "What Amatxi Whispered", Zoe Bray egile; eta hirugarren, "80 years ago", Jean-Baptiste Hiriart-Urruty idazle.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia