euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevadako Renoko Santa Fe euskal ostatuak datorren maiatzean zabalduko ditu berriro ere ateak

2019/03/28

Renoko Santa Fe Hotel euskal jatetxea (arg. EuskalKultura.com)
Renoko Santa Fe Hotel euskal jatetxea (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Reno, AEB. Renoko klasikoetako bat izan zen 1929an sortu zutenetik eta azken hamarkadetan esnazuar (Baxenabarre) jatorriko Zubillaga familia izan zuen jabe eta kudeatzaile. Hainbat gorabehera izan ondoren eta egun jabe duen Dennis Banks-ek 2017ko uztailean erosirik itxita egon da, baina aste honetan jakin dugu Reno Gazette Journal egunkarian irakurrita, obrak egin ondoren, maiatzean berriro zabalduko dituela ateak Reno erdiguneko North Lake Street-en kokatuta dagoen ostatu honek.

Nagusi berriak ostatuak zeukan euskal izaera eta giroari eustea nahi duela adierazi du, eta jatetxeak ohi zuen janari/edariak zerbitzatuko dituela, Basque family style moduan, mahai luzeekin tradizio euskal-amerikarrean, baina eskaintzari lauko mahai txikiagoak ere gehituta; eta tabernan Picon punch euskal-amerikar trago famatua zerbitzeari eutsiko diola. Reno Gazette Journaleko berria, hemen.

Santa Fe Basque Hotel, Nevadan dago (AEB), Renoko 235 North Lake Street helbidean.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia