euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

National Geographic aldizkariak Vitoria-Gasteiz hautatu du 2021ean bidaiatzeko munduko leku onenetako bat legez

2020/11/23

Vitoria-Gasteiz Plaza Berria, 2020 (arg Francesco Bonino, Shutterstock)
Vitoria-Gasteiz Plaza Berria, 2020 (arg Francesco Bonino, Shutterstock)

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. National Geographic aldizkari ospetsuak 2021ean bidaiatzeko munduko lekurik onenen zerrenda kaleratu du, eta Vitoria-Gasteiz hiria kokatu du gomendio horien artean. Bidaiatzeko aukera datorren urte honetan itzuliko dela aipatuz, 25 lekuak bost kategoriatan hautatu ditu, gogoan izan dituela abentura, kultura eta historia, natura, familia eta iraunkortasun irizpideak.

"Urte berria sartu aurretik, bidaiatzeko aukera laster itzuliko delakoan, irrika bizian gaude zurekin konpartitzeko denbora loturarik gabeko 25 ipuin hauek, zure ondoko irteeren gidari izan daitezen". "Oraintxe duzu zure hurrengo bidaiarekin amesteko eta haren oinarriak ezartzeko aukera. Datorren urterako bidaia hauen zerrenda inspirazio izatea desira dizugu".

Hona National Geographic-ek hautatutako munduko 25 lekuok:

Abenturen ametsa
-Katmai National Park, Alaska
-Dominica, Karibea
-Los Glaciares National Park, Argentina
-Svaneti Eskualdea, Georgia

Kultura eta historia
-Tulsa, Oklahoma
-Pueblo Nazioak, New Mexico
-Magallaes-en legatuaren 500 urteak, Guam
-Gyeongju, Koreako Errepublika
-Vitoria-Gasteiz, Euskal Herria
-Tonglu, Txina

Natura leku ederrak
-Isle Royale, Michigan
-Cerrado, Brasil
-Lord Howe Island, Australia
-Yellowknife, Kanada

Famili bidaia izugarri baten plana
-British Columbia Indigena, Kanada
-Floridako Espazio Kostaldea
-England Coast Path
-Hortobágy, Hungaria
-Transilvania, Errumania

Eutsi bidaia jasangarriei
-Denver, Colorado
-Urazpiko museoa, Alonissos, Grezia
-Gabon-go 13 parke nazionalak
-Kaledonia Berria
-Copenhagen, Danimarka
-Freiburg, Alemania



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia