euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako hiriburua bezala, Argentinako nafar etxeak ere gorriz eta zuriz jantzi ziren San Fermin ospakizunetan

2019/07/16

2019ko San Fermin jaia Rosarioko Nafar Etxean
2019ko San Fermin jaia Rosarioko Nafar Etxean

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Immigranteek ekarritako ohiturak erein egiten dira eta tradizioa ez da eteten. Urtero urtero, eta Iruñetik milaka kilometrora, Argentinako euskal eta nafar etxeek ere ospatzen dute San Fermin festa, zapi gorriak astintzeari utzi gabe. Bolivar, Buenos Aires, Mendoza eta Rosarioko nafar etxeak urtean zehar bestelako ekintzetan elkarte aktiboak badira, Sanferminak dira zalantzarik gabe haien ospakizun nagusia. Ekitaldi jendetsu eta oihartzuntsuak antolatzen dituzte, komunitateari ateak zabalik, herri eta hirietan San Fermin giroa zabaltzeko.

Aurtengo jaiak ez dira salbuespena izan eta beheragoko argazki eta bideoetan ikus daitekeen legez, une ederrak bizi izan zituzten Argentinako nafarren ondorengoek Iruñeko Santuaren omeneko jaian. Orain, eta Iruñean ere ‘Gaixoa ni’ abestia entzun denean, atzerako kontaketa hasiko da berriro, datorren uztailari begira.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia