euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Corpus Christiko Eusko Etxeak murala inauguratu du Euskaldunen Plazatxoan eta Oberako Liburu Azokan hartu du parte

2019/07/15

Olga Leiciaga eta Cesar Arrondo Corpus Christiko Euskal Etxeko ordezkari, 2019ko Oberako Liburu Azokan
Olga Leiciaga eta Cesar Arrondo Corpus Christiko Euskal Etxeko ordezkari, 2019ko Oberako Liburu Azokan

PUBLIZITATEA

Corpus Christi, Argentina. Uztailaren 6an egin zen Misiones probintziako Obera herrian bertako Liburu Azokaren 42. edizioa. Antolatzaileek euskal gizataldearen ordezkari gonbidatuta, Corpus Christiko Euskal Etxeko talde bat aritu zen Azokan: EEko lehendakariorde Julio Markiewicz Ferragut Euskal Herriari buruzko hitzaldi bat eman zuen; eta Olga Leiciagak “Don Recreo” liburua eta gazteentzako CD bat aurkeztu zituen. Cesar Arrondok, bere aldetik, “Euskal immigrazioa” hitzaldia eskaini zuen eta “Hipólito Yrigoyen” bere liburua aurkeztu. EEak, azkenik, elkarteak argitaratutako “Relatos asombrosos de Aquí y de Allá”; “Antologías: 2013/2014, 2015, 2016 y 2017”, “Historia de una búsqueda” eta “Raíces navarras” liburuen berri eman zuen.

Euskal Etxetik jakinarazi digute, bestalde, Valeria Garibotti artista plastikoa koordinatzaile zeukan EEko Tailerreko ikasleek bukatu dutela Euskaldunen Plazatxoan ikusgai geratu den euskal murala.

Datozen asteei begira, uztailaren 27tik 31ra gauzatuko duten Euskal, Argentinar eta Guarani Jaiaren prestaketa lanetan buru belarri segitzen dute Corpus Christiko euskal lagunek. Eta irmo jarraitzen dute Misionesko komunitateen alde lan egiten; Cesar Arrondo partaide zela Ruiz de Montoyako komunitate guarania bisitatu zuten. 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia