euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideo Hiriak Picassoren 'Guernica' bat erakusten du azarotik bere kaleetan, "basakeriaren aurkako" mezu legez

2021/02/03

Montevideoko Piedras Blancas auzoko 'Guernica' hormirudia argiztatuta dago
Montevideoko Piedras Blancas auzoko 'Guernica' hormirudia argiztatuta dago

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Hasieran lagun arteko ekimena izan bazen ere, muralaren inaugurazioaren ostean joan den azaroan, Uruguai osoko komunikabideen arreta bereganatu zuen, eta Montevideoko Udalak berak hirian bisita daitezkeen artelanen artean sartu zuen. Margolanak Pablo Picassoren ‘Guernica’ koadroaren neurri berberak ditu (349,3 x 776,6 zentimetro) eta Dunant kalean dago, Walter Medina eta 1° de Marzo kaleen artean, Piedras Blancas auzoan, Uruguaiko hiriburuaren ipar-ekialdean.

Picassoren obra eta "basakeriaren aurkako zabaltzen duen mezua" Montevideoko kaleetan margotzeko ideia Daniel Bonifacio herritarrarena izan zen. Izan ere, Bonifacio da murala egiteko bere etxeko horma eskaini zuena, bere jabegoan kokatua, baina kaletik ongi ikus daitekeena. Pintatzeko lana, berriz, Nestor Arbondo bere lagun eta auzokideak burutu zuen.

“Nestor argiketaria izan da bere bizitza osoan eta, egiari zor, margotzeko izan zezakeen gaitasuna bere militantzia politikoarekin eta pintadekin zegoen lotuta”, adierazi dio EuskalKultura.eus-i Bonifacioren emazte Nancy Martinezek. "Hau izan da, hain zzuen, gisa honetako bere lehenengo lan artistikoa, baina ez zuen inongo zalantzarik izan abentura honetan parte hartzea proposatu genionean", aitortu digu.

“Izan ere, ‘Guernica’ren mezua gaurkotasun handikoa da, Uruguain eta Hego Amerikako beste herrialde batzuetan pairatzen dugun indarkeria eta bidegabekeriari erreparatzen badugu”, azaldu du Martinezek.


[Nestor Arbondo, lanean]

Arbondoren 'Guernica' bisitatzeko, 096 183 160 zenbakira behar da deitu eta data eta tenorea adostu.

Inaugurazioko argazkiak, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia