euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideo: Cañuelaseko Denak Bateko Terán eta Viladrich bikoteak Argentinara eraman du Mercomus 2023ko txapela

2023/04/21

 Juan Carlos Ariztegui, Silvia Ortone Enderiz (Euskaro EEko lehendakaria), Baldomero Anso, Carolina Ariztegui, eta Fernando Teran eta Santiago Viladrich txapeldunak
Juan Carlos Ariztegui, Silvia Ortone Enderiz (Euskaro EEko lehendakaria), Baldomero Anso, Carolina Ariztegui, eta Fernando Teran eta Santiago Viladrich txapeldunak

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Joan den astean, apirilaren 12tik 15era jokatu da Montevideon XIV. Mercomus Mus Txapelketa, hain zuzen ere hiriburu uruguaitarreko Euskaro Euskal Etxean, laugarrenez izan delarik aurtengoarekin Euskaroa Mercomusen egoitza. 16 bikote izan ditu partaide, horietatik 3 Euskaro Euskal Etxe bertakoak, beste bikote uruguaitar bat Carmelotik, Ibai Ondoko Euskal Etxetik etorria, Txileko 5 bikote, Argentinako 6 bikote eta Peruko bikote bakarra.

Hona hemen Txapelketaren emaitzak:

1. postuan: Fernando Terán eta Santiago Viladrich, Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxekoak (Argentina)
2. postuan: Juan Andrés Más eta Jorge Parodi, Carmeloko Ibai Ondoko Euskal Etxekoak (Uruguai)
3. postuan: Iñaki Aramayo eta José Luis Machi, La Platako Euzko Etxea Euskal Etxekoak (Argentina)
4. postuan: Miguel Yusti eta Andrés Kearney, Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxekoak (Argentina)


Baldomero Ansó 94 urteko nafarrak bere akordeoiarekin animatu zituen inaugurazioa, bazkariak eta azken afaria

Euskaro Euskal Etxetik adierazi zaio EuskalKultura.eus-i Txapelketaren bilakaera eta antolaketa oso ongi joan direla, azpimarratuz egun hauetako antolaketa eta logistikan, euskal etxeko gazteek bereganatu duten ardura. Izan ere gure buletinak eskaintzen dien aukera baliatu nahi izan dute esker biziak emateko bereziki Fabian Orradreri, Diego Murañari eta Carolina Arizteguiri. Parte-hartzaileek ere esker oneko hitzak baino ez dituzte adierazi Txapelketaren garapenaz. Zorionak muslari eta antolatzaile guztiei!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia