euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mezua zuzendu die Caracasko Eusko Etxeko lehendakari berri Ibane Azpiritxagak bertako bazkide eta lagunei

2018/02/05

Caracasko lehendakari berri Ibane Azpiritxagaren mezuko irudia, Jazoera TVk hedatua
Caracasko lehendakari berri Ibane Azpiritxagaren mezuko irudia, Jazoera TVk hedatua

PUBLIZITATEA

Caracaseko Eusko Etxeko lehendakari berria hautatu duten Ibane Azpiritxaga gazteak bideo mezua zuzendu die bertako bazkide eta lagunei Jazoera Telebista medio. Finean eta talde berria hautatzearekin zabaldu nahi den epe berrian ahalegin partekatua egin eta Eusko Etxera hurbildu eta elkartearen eta komunitatearen geroa lantzeko deia da Ibane Azpiritxagak Zuzendaritza berriaren izenean luzatzen duena.

Caracas, Venezuela. Egoerak ez dira errazak Venezuelan Eusko Etxea bezalako erakunde batentzat eta azken urteotako pixkanakako beheraldia gainditzearren elkarrekin aritu eta Eusko Etxearen etorkizunaren alde lan egiteko deia luzatu du urtarrileko azkeneko asteburuan hautatua izan den lantalde berriko buru den Ibane Azpiritxaga gazteak.

Mezua Jazoera Telebistak grabatu eta zabaldu du, besteak beste komunikazioa eta bazkide eta lagunenganako harremana zaindu nahi baitu, guztiok lankide, Eusko Etxearekin konpromisua hartu duen Zuzendaritza berriak.

Hona laburra baina zehatza den mezua, Ibane Azpiritxagaren ahotan:

-Jazoera blog: https://jazoera.blogspot.com
-Jazoera Facebook: https://www.facebook.com/groups/1653000601594530
-Jazoera Twitter: https://twitter.com/jazoera



Komentarioak

  • Zorterik onena

    Zorterik onena, merezi eta behar duzue eta

    Imanol E. (Donostia), 2018/02/06 01:13

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia