euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Euskal Etxeak Julen Ruiz de Azua berretsi du lehendakari eta bazkide gehiago lortzea ezarri du lehentasun

2020/02/07

2020an Julen Ruiz de Azuak eutsiko dio Mexikoko Euskal Etxeko lehendakaritzari, bere jardunak bazkideen oniritzia lortu ostean
2020an Julen Ruiz de Azuak eutsiko dio Mexikoko Euskal Etxeko lehendakaritzari, bere jardunak bazkideen oniritzia lortu ostean

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Urtarrileko azkeneko larunbatean, 25ean, egin du Mexikoko Euskal Etxeak bere Batzar Nagusia. Elkartearen egoitzan bildutako bazkideek Julen Ruiz de Azua lehendakaria eta bere lantaldea berretsi zituzten eta 2019ko balantzea eta ekintzen laburpena onartu. Esker oneko hitzak ere entzun ziren, batez ere EEko "Emakumeen Taldea"ren aldetik. Ruiz de Azuak aurtengo proiektuei buruz hitz egin zuen eta “gure lehentasuna orain Elkarteko bazkideen kopurua igotzea da”, adierazi zuen.

Euskal Etxeak dagoeneko abian dituen ekimenen artean, euskara klaseak, mintzaguneak eta, martxotik aurrera, sukaldaritza tailerra azpimarra daitezke. Azken hau Josu Garritzen esku (ekintzetan parte hartzeko centrovasco@prodigy.net.mx helbidean eman behar da izena).

Sukaldaritza Tailerra martxoko astearteetan izango da, 10ean hasita, goizeko 10etatik ordu 1era. Klasez klase, hauek izango dira menuak: martxoaren 10ean, barazki menestra; 17an, marmitakoa; 24an, pistoa bizkaitar erara; eta 31an mota askotako pintxoak.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia