euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexiko Hiriko Euskal Etxeak gorazarre berezia eskainiko die bere adineko kideei, Ohorezko Bazkideak izenpean

2023/11/28

Omenaldia 'Ohorezko Bazkideei' 2023ko abenduaren 1ean egingo da Mexiko Hiriko Euskal Etxean
Omenaldia 'Ohorezko Bazkideei' 2023ko abenduaren 1ean egingo da Mexiko Hiriko Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Mexiko Hiriko Euskal Etxeak omenaldia eskainiko die datorren asteburuan bere adineko bazkideei, 'Ohorezko Bazkideak' deitu duen ekitaldi batean. Datorren ostiralean, abenduaren lehenean, 18:00etan, Euskal Etxearen egoitzak Polanco auzo edo kolonian, abegiago eman die euskal mexikar komunitateko parte diren pertsona nagusiei, ongi merezitako gorazarre berezi bateko protagonista eginez elkarteko gizon-emakume saiatu hauei.

Bertaratzeko asmoa daukaten lagunei euren partaidetza aldez aurretik baieztatzea eskatzen zaie, deituz (55) 5250 4025 zenbakira edo idatziz centrovasco@prodigy.net.mx emailera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia