euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Memoria(s) y Futuro(s)" zinemaldiak gaur egungo Euskal Herria erakutsiko du Montevideon igandea arte

2015/12/16

Erakustaldiaren kartela
Erakustaldiaren kartela

PUBLIZITATEA

Bilboko Zinebi jaialditik Uruguaiko Zinematekara jauzi egingo dute Euskal Herrian eginiko 8 luzemetraia eta 8 laburmetraiek, Montevideo Euskal Herriaren egunerokotasuna erakutsiko duen zinema ziklo batean. Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan antolatua da zinemaldia eta igandea arte luzatuko da. Ikusgai izango dira, besteak beste, Asier eta Biok, Lasa eta Zabala, Umezurtzak, El otro mapa de Abauntz, Gure sorlekuen bila, Errautsak, Distantziak eta Bilbao-Bizkaia. Exterior-día.

Montevideo, Uruguai. "Memoria(s) y Futuro(s)" izenburupean aurkeztuko den programak zortzi film luze eta zortzi film labur eskainiko ditu, eta, horien bitartez, Euskadiko egunerokotasun politikoari, kulturalari eta sozialari begiratzen eta aurre egiten dion zinenari keinua egin nahi zaio.

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia eta Etxepare Euskal Institutua Uruguaiko Zinematekarekin lankidetzan arituko dira euskal zinemari buruzko programa batean.

Modu honetan, ikusi ahal izango diren filmen artean, Asier eta Biok, Lasa eta Zabala, Umezurtzak, El otro mapa de Abauntz, Gure sorlekuen bila, Errautsak, Distantziak eta Bilbao-Bizkaia. Exterior-día daude.

Belaunaldi guztietako zuzendariak izan dira film horietan guztietan: Imanol Uribe, Enrique Urbizu, Pedro Olea, Javier Rebollo, Mikel Rueda, Luis Marías, Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe), Marisol Gil, Juajn Pablo Ordúñez (MawatreS), hodei Torres, Mikel Zatarain, Igone Arreitunandia eta Las chicas de Pasaik (Maria Elorza eta Maider Fernandez). Saio bakoitzean film luze baten emanaldia eta film laburren aukeraketa bat eskainiko dira.

Programa osoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia