euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Martxoari gogotsu ekin dio Txileko Colectividad Vasca-k hainbat lantegi abiatuz: euskara, txistu, korua eta euskal dantza

2016/03/29

Txileko Colectividad Vasca elkarteak eskaintzen dituen ikastaroen afitxa
Txileko Colectividad Vasca elkarteak eskaintzen dituen ikastaroen afitxa

PUBLIZITATEA

Ederki hasi du hilabetea Txileko Colectividad Vasca Euskal Etxeak, izan ere, martxoaren lehendabiziko astean abiatu ziren elkartearen ikastaro eta lantegiak. Aukera zabala eskaintzen du elkarteak: euskara ikastaroa, txistu eta danbolin lantegia, Euskal Abesbatza (18 lagunek osatzen dute dagoeneko kantari taldea) eta euskal dantza ikastaroa. Lantegi hauetako ikasleek ikasitakoa erakusteko aukera bikaina izango dute elkartearen jardueratan, eta bereziki, uztailean egingo den Euskal Astean.

Santiago, Txile. Colectividad Vasca de Txile-ko presidente Rosana Arzak elkarteak martxoan abiatu dituen ikastaro eta lantegien berri eman du. Aukera zabala da eta honakoak dira ikastaroak:

-Txistu eta Danbolin lantegia: Pilar Diez Cilla bazkideak ematen du ikastaroa, Bilbotik. Bera musika irakaslea da eta duela hilabete pare bat Euskal Herrira bizitzera joan zen. Hiru gaztek osatzen dute taldea eta aurreneko erakustaldia orain dela gutxi eman zuten, martxoaren 25an.

-Euskara ikastaroa: lantegi hau hirugarren urtez ematen da, HABEren sostenguarekin. Elkarteko kideek osatzen dute ikasle taldea, adin desberdinetakoak, eta bi maila daude. Irakaslea Xanti Hidalgo Gereñu euskal gaztea da. Bera Pedagogia ikaslea da Bilbon baina urtebetez egongo da Txilen.

-Euskal Abesbatza: talde mistoa da eta 18 lagunek osatzen dute. J. Ignacio Bastarrica da zuzendaria. Errepertorioan euskal meza eta euskal kantu tradizionalak ditu taldeak. Hainbat emanaldi egin ohi ditu, esaterako, Estadio Españoleko mezetan, jai tipikoetan, Euskal Astean. Aurten uztailaren 29an egingo den Euskal Gauan izango da, Koruen 4. Topaketan. Iaz bezalaxe, beste 9 abesbatzek parte hartuko dute bertan. Aurreko edizioan 300 lagundik gora bildu zituen topaketak. Hauez gain, abesbatzak beste zenbait gonbidapen eta proposamen ere baditu.

-Euskal Dantza lantegia: zortzi neska-mutilek osatzen dute dantza taldea. Euskal dantza tradizionalak egiten dituzte, esaterako aurreskua, ezpatadantza, arkudantza, zinta dantza eta beste zenbait. Urtean zehar hainbat emanaldi egiten ditu; aurten euskal etxearen 9. urteurreneko ospakizunean egongo da, eta baita uztailaren bukaera aldera egingo den Euskal Astean ere. Beste emanaldiak Arantzazuko Amaren Eguna, Euskararen Eguna, Olentzero... izango dira.

Ikastaro eta lantegi hauetan parte hartu nahi izanez gero, jarri harremanetan elkartearekin:

Telefonoz: 562 27696693
Mugikorrez: 569 90168110
E-mailez: colectividad.vasca@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia