euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Martxo amaieran hasiko dira euskara eta euskal kultura aurrez aurreko eskolak La Platako Unibertsitate Nazionalean

2022/03/17

Datorren astean hasiko dira euskara klaseak La Platako Unibertsitate Nazionalean
Datorren astean hasiko dira euskara klaseak La Platako Unibertsitate Nazionalean

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. La Platako Unibertsitate Nazionala ikasturteari hasiera ematekotan da eta halaxe dira baita ere Etxepare Euskal Institutuko bertako irakurletzak euskara eta euskal kulturari buruzko eskolak. Eskolak Sabrina Otegui irakasle euskal-argentinarraren eskutik izango dira eta pantaila bidezko bi urteko saio birtualen ondoren, aurrez aurrekoak izatera itzuliko dira. Bazegoen gogoa. Agian aukera ona izan daiteke zeu ere animatu eta eskoletan izena emateko.

Hasiera mailako bi talde osatuko dira, astearteetan goizeko 11etatik 13etara eta asteazken arratsaldetan, 19etatik 21etara. Talde berri hauek martxoaren 28an hasiko dira. Aldi berean, aurreko urteetako ikastaroek jarraituko dute, tartean Euskara eta Euskal Kultura Tailer Iraunkorrak. Taldeok aste honetan bertan abiatuko dira. Sabrina Oteguik azaldu du, apirilean Korrikan parte hartuko dutela eta urtean zehar, ohi denez, klasez kanpoko kultura saioak egingo dituztela, euskal kulturaren data esanguratsuak ere ospatuz.

Ikastaroetarako izen-ematea zabalik dago eta emailez egin daiteke euskaraetaeuskalkulturaunlpn@gmail.com edo augm@presi.unlp.edu.ar helbideetan. Argibide gehiago edo zalantzak argitu nahi dutenentzat, bi informazio bilera muntatu dira: asteartean, martxoaren 22, goizeko 11etan, eta asteazkenean, hilaren 23, arratsaldeko 7etan UNLPko Sergio Karakachoff eraikinean, 48 kaleko 551ean. Animatzen?



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia