euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Marcelino Irianni da Tandilen aurkeztu berria den 'Euskaldunen historia Argentinan' liburuaren egilea

2010/07/22

'Euskaldunen historia Argentinan' liburuaren azala
'Euskaldunen historia Argentinan' liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Hogeita bost bat lagun bildu ziren Tandilgo Bernardino Rivadavia Liburutegian Historia doktoretza eta Historiaurre masterra dituen Marcelino Iriannik idatzitako liburu labetik atera berriaren aurkezpena entzutera. 'Euskaldunen historia Argentinan'ek zenbait hamarkadatan egindako ikerketen emaitzak biltzen ditu. Egilearen hitzetan, "lan honetan, nire tesian bezala, zenbakiak eta estatistikak agertzen dira; baina aldi berean, alde sentiberagoa ere badu liburuak. Argentinara etorri ziren euskaldunen pasadizoak eta testimonioak hain zuzen”. Liburua Biblos Argitaletxeak kaleratu du, “La Argentina plural” izeneko bildumaren barne.

Tandil, Argentina. “Euskaldunen historia Argentinan, herrialde honen historiaren enborretik igotzen den landare igokari bat bezalakoa da. Hain estua da haien arteko harremana non ezin baita bat ikertu bestea ikertu gabe. Sinbiosi natural hori ez zen, ordea, kaltegarria izan, ez Argentina bertako biztanleentzat ezta Argentinaratu ziren euskaldunentzat ere; elkartzeak, ostera, bi taldeen bertuteak sendotu zituen”. Marcelino Irianniren hitzak dira hauek, 'Euskaldunen historia Argentinan' liburuaren kontrazala.

UNICEN-en (Argentinako Buenos Aires probintzia erdiko Unibertsitatean) irakasle aritzen den Marcelino Iriannik joan den uztailaren 7an aurkeztu zuen bere azken lana den hau Tandilgo Bernardino Rivadavia Liburutegian. Hor, Hugo Nario liburutegiko kideak hitz hunkigarriz presentatu zuen, Euskal Herrian ezezik, Italian, Mexikon, Estatu Batuetan eta Espainian ere ikerlanean ibilia den akademiko argentinarra.

Historia de los vascos en la Argentina
Egilea: Marcelino Irianni

Editorial Biblos

Bilduma: La Argentina Plural
352 or. | 16 x 23 cm
ISBN: 9789507868115
Edizioaren urtea: 2010
1. edizioa



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia