euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maiatzaren 31a proposamen epemuga Jose Angel Ascunce gogoan azaroan egingo den 'Erbesteko Mitoak' Batzarrerako

2021/05/17

Hamaika Bide Elkartearen 2021eko Batzarra: "Erbesteko Mitoak. On Kixote eta beste heroi utopikoak. Jose Angel Ascunceren omenez"
Hamaika Bide Elkartearen 2021eko Batzarra: "Erbesteko Mitoak. On Kixote eta beste heroi utopikoak. Jose Angel Ascunceren omenez"

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Batzarra azaroaren 17tik 19ra egingo da, Donostian, Hamaika Bide Elkartea antolatzaile. Euskal erbestea ikergai daukan batasun honek 2020eko otsailean hil zen bere kide, ohorezko presidente eta ikertzaile eta kultura gizon nabaria izan zen Jose Angel Ascunceri eskainiko dio Batzarra, honako izenpean: "Erbesteko Mitoak. On Kixote eta beste heroi utopikoak. Jose Angel Ascunceren omenez". Jardunaldiak Donostiako EHUko Liburutegian eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Areto Nagusian gauzatuko dira.

1936-1939ko gerrako erbestealdiak sortutako testu eta lanetan hainbat erreferentzia errepikatzen dira, Francoren erregimenaren karietara alde egin behar izan zuten gizon-emakumeen eredu, ideal edo utopia gisa konfiguratzen direnak. Batzuentzat Kixotea izan zitekeen idealista utopikoaren irudia,edo Ignazio Loiolakoa, García Lorca, Buenaventura Durruti, Lope de Agirre edo Jose Antonio Agirre... Beste mito batzuk euskara garbia, kultura klasikoa, antzinako Euskal Herria, Errepublika federala edo Gernikako Arbola izan ziren.

2021eko Batzarrean mito horietako batzuk aztertzea planteatzen du Hamaika Bidek. Tartean, nolabaiteko protagonismoa On Kixoteri emanez. "José Ángel Ascunceri interesatu zitzaion, azterketa-eremu gisa (lan batzuk ditu gaiari buruz, bai eta erbesteko mitoei buruz ere), baina, gainera, harekin ideologia oso desberdinetako erbesteratuak identifikatu ziren", azaltzen dute.

Batzarrean parte hartzeko proposamen bat egin nahi baduzu, idatzi hamaikabide@gmail.com helbidera maiatzaren 31 baino lehen. Galderak ere helbide berera.

-Hamaika Bide Elkartearen webgunea: www.hamaikabide.eus



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia