euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrilgo Udalak Beti Jai pilotaleku historikoa (1893) bereganatu du, 7 milioitan, espropiazio bidez

2015/04/30

Madrilgo Beti Jai pilotalekua bere urrezko urteetan. Donostian finkatu zen Jose Arana enpresari eskoriatzarrak eraikiarazi zuen 1893an.
Madrilgo Beti Jai pilotalekua bere urrezko urteetan. Donostian finkatu zen Jose Arana enpresari eskoriatzarrak eraikiarazi zuen 1893an.

PUBLIZITATEA

Urtetan ibili da Hiritar Plataforma bat Madril erdigunean, Castellana Pasealekutik metro batzuetara dagoen XIX. mendeko eraikin hau berreskuratu eta zaharberrituta jabego eta erabilera publikora pasa zedin borrokatzen. Madrilgo Udalak 2010ean hasi zuen espropiazio prozesua orain amaitu da, Udalak ia zazpi milioiren truke bereganatu duenean, Madrilgo Gorenak jabeek eskatzen zituzten 12 milioietatik xifra horretara jaitsita. Maiatzaren 24ko hauteskundeetatik aterako den udalbatzak erabakiko du orain eraikinarekin zer egin.

Donostia-San Sebastian. Beti Jai salba dezagun plataformako kideak pozik dira momentu honetan. Madrilgo ABC egunkariak eman zuen atzo argitara Beti Jairen auziko azkeneneko neurri garrantzitsu hau. Hiriburu espainiarreko Chamberi barrutiko Marques del Riscal kaleko zazpigarrenean dagoen arkitektura harribitxi hau Udalaren eskuetara pasatu da orain, Ana Botella oraindik alkate dela, operazioaren bigarren zatia --lehena bezain garrantzitsua-- maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan hautatuko den udalbatza berriak erabaki beharko duelarik: eraikinarekin zer egin, suposa baitaiteke zaharberritzea egokituko zaiola --egoera negargarrian dago-- horrek baliabideak bideratzen ekarriko duen lanarekin, ondoren --hau ere erabakitzeke-- ze erabilera emango zaion deliberatu beharko dela.


Bideoa euskal pilotaren jauregi izan zen honen egungo egoera penagarriaren erakusgarri (irudia Igor Gonzalez)

Azkeneko urteetan erabat abandonatuta eta ia mantenimendu-lanik batere jaso gabe egonik, 2011eko otsailean monumentu izendapena eskuratu zuen Beti Jairen eraikinak 'Kirol Gune Berezi' izaera dauka onartua Madrilgo Hirigintza Ordenamenduan. 67 x 20 metroko kantxa dauka, burdinezko gradaduna, bere mendebaldea neomudejar estiloko adreiluzko horma kurbatu batek itxia. Eraiki zenean 4.000 ikuslerentzako lekua zeukan eta 10.800 metroko azalera eraikigarrian kokatzen da. Auzokoek sarritan galdegin dute bere hastapeneko kirol izaeraren auzoarentzat berreskua dadin. Hori ere, zer nolako zaharberritzea egitea eta ondoren zertarako erabiltzea deliberatu beharko du udalbatza berriak.

-ABCren artikulua
-Beti Jairen aldeko plataformaren bloga: 
http://betijai.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia