euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrilgo Hizkuntz Eskola Ofizialak euskara irakasle lanpostu baterako oposizioak plazaratu ditu

2018/03/15

Euskara irakasle lanpostu baterako oposizioa deitzen duen Madrilgo Erkidegoko Buletin Ofiziala
Euskara irakasle lanpostu baterako oposizioa deitzen duen Madrilgo Erkidegoko Buletin Ofiziala

PUBLIZITATEA

Madrilgo Euskal Etxetik pasatu digute abisua esanez hiriburu horretako Hizkuntz Eskola Ofizialak euskara irakasle lanpostu baterako oposizioak plazaratu dituela. Deialdia Madrilgo Komunitateko Buletin Ofizialak argitaratu du martxoaren 13ko, alegia joan den astearteko, zenbakian, 79. orrialdean, hezkuntza alorreko beste hainbat irakasle deialdirekin batera. Deialdia lizentziatuentzat da, telematikoki aurkez daiteke eta interesatuek 15 eguneko epea daukate Buletin Ofizialean argitaratua izan eta ondoko egunetik kontatzen hasita. 

Madril, Espainia. Deialdia Madrilgo Komunitateko Buletin Ofizialak eman du argitara joan den asteartean, martxoaren 13an.

-Irakurri hemen (pdf) deialdia, "Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle"en atalean
-Jaitsi edo irakur hemendik Martxoaren 6ko Ebazpena zenbait formatotan

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia