euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madril: Parabereko Markesa Saria eman diote Ana Adarragari, Aliana liburudendatik egindako lanagatik

2019/11/27

Ana Adarraga eta Arantza Miralles alaba Parabereko Markesa sariari dagokion diploma eskuetan
Ana Adarraga eta Arantza Miralles alaba Parabereko Markesa sariari dagokion diploma eskuetan

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Madrilgo Euskal Etxetik pasatu digute abisua, etxeko bazkide duten Ana Adarraga Elizaran-i Parabere-ko Markesa Saria eman berri baitio Espainiako Gastronomia Erret Akademiak "gastronomiari lotutako ekimen editorialik onena" sarituz. 46 urte dira Hernanin jaiotako euskaldun honek Aliana liburudenda zabaldu zuela Madrilen, eta 27 gastronomia gaietan espezialdu zutenetik. 2000. urtean alaba Arantza Miralles donostiarra lotu zitzaion proiektuari eta gaur egun mundu osoko bezeroei ematen diete zerbitzua betiko dendan zein internetez.

Euskal oihartzuneko izena duen Parabereko Markesa saria joan den urriaren 17an banatu zen, 'Premios Memoriales de Gastronomía 2018' izenekoen baitan, hiriburu espainiarreko hotel NH Collection Madrid Suecia-n, Rafael Anson buru duen Espainiako Gastronomia Erret Akademiak emanik, Mahai Onaren Kofradia lagun.

Gure zorionik beroena lerro hauetatik!

(gaur egun liburudendak abiada onean segitzen du baina jabeek traspasatu nahiko lukete eta ongi merezitako erretiroa hartu. 2020ko urtarrilaren 31a finkatu dute. Interesatuek jo liburudendara)

-Maria Zarzalejosen elkarrizketa Arantza Miralles Adarragari (2013)

Librería Aliana
C/ General Varela, 6 (Madril)
Tel.: 91 556 73 02
www.alianagastronomia.com



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia